Ondarea Hasierara

Euskararen ezaugarriak

Hemen aurkezten dodaz herri honetako berbetaren alderdi batzuk, batu dodazan lagin batzuetan oinarrituta. Ez da azterketa zabal eta sakona, lagin batzuen aurkezpena baino.

 

1. Euskal fonema kontsonantikoa (Euskaltzaindiaren idazkeraz)

Ikus taula (pdf)

 

2. Euskal fonema eta soinu kontsonantikoak (Zornotzako euskeran)

Ikus taula (pdf)

 

3. Sistema fonetikoaren azaleko azterketa:

- Bokalak:

Euskaran dagozan bost bokale hemen ere badagoz. Baina euskaran bokalak daukien ezegonkortasuna hemen bere badago, eta ganera azpimarratuta. Diakroniatik begiratuta, dardarkari anitzak bokale irekidura sortzen dau bizkaiera osoan lez: barridxe, garridxe, txarridxe, berri, gerri eta txerriren parean.

Informazio gehiago (pdf)

- Diptongoak:

Bokal bi alkartzen diranean, bakoitza silaba baten doa. Silaba bakarra sortzen badabe, orduan aldaketa bi dagoz. Bigarren bokalak indarra galdu eta erdibokal bihurtzen da. Orduan berunzko diptongoak daukaguz.

Informazio gehiago (pdf)

- Kontsonanteak:

Galdu diran fonemak hemengo euskaran eta bizkaiera osoan /ts/ eta /z/ dira. Aspiraketa orain gizaldi batzuk galdu zen . Beste soinu batzuk be bizirik dagoz hemengo berbetan: tt, dd (adierazi berezi barik), eta bere antzekoa, y sabaikaria. Belokoko frikaria /j/ hiru eratan ebakiten da herri honetan: ahosabaiko frikari gorra [x], sabaiaurreko frikari ozena [z] eta sabaiko leherkari ozena [y] . Hemen [j] grafia, [dx] grafia, Azkuek erabili ebana, eta [y] grafia hartzen dodaz nik. Sortaldeko auzoetan erabilten da beloko frikari gorraren soinua. Eta j idatzita dagonean soinu hori adierazi gura dau. Grafia dx danean, sabaiaurreko frikari ozenaren soinua adierazi gura dau. Erdi guneko auzo batzuetan erabiltzen da. Antzeko soinu bat aitatzeko, katalanerako j da antz apur daukana. Edo frantserako j, baina hemen irekiagoa. Edo italierako -gg-, edo -gi- multsoen soinutik hur dago. Mendebaldeko esparru txiki baten agertzen da [y] ebakera.

Informazio gehiago (pdf)

- Azentoa:

Hemen lagin batzuk bakarrik aurkeztu gura dodaz. Sintagmaren osagarria aurrean edo atzean badoa, azentoa lekuz aldatzen da oinarrizko hitzean.  

Informazio gehiago (pdf)
 

4. Aditz morfologia:

Informazio gehiago (pdf)

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A