Antonio de ARGINZONIZ IZCOA (1817-1888)
Durangon jaio zan. Oñaten eta Alcalá de Henaresen ikasi eban. Hemen zuzenbide ikasketak burutu ebazan. Etxaguna zan, eta Durangoko alkate 1843an. Bere pentsakera politikoaren ardatz nagusiak honeek ziran: katolikotasunaren eta foruen defentsa, tradizino kutsuan oinarrituta. Bizkaiko diputatu nagusi hautatu eben, 1844an. Madrileko parlamentuan be egon zan diputatu, 1865-1871 urteetan. Bizkaiko azpiegituren eraikuntza bultzatu eban. Convenio de Amorebieta izeneko itunean parte haundia izan eban. Horregatik aitatzen dot hemen.
© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta
Laguntzailea: EKIN S. KOOP.