Ondarea Hasierara

Pertsonaiak

Pertsonaien zerrenda

Antonio UGALDE GUMUCIO (1716-1794)

Zornotzan jaio zala ipinten dabe, baina jaiotza agiria Etxanoko eleizakoa da. Bateatu ebana “Dn. Juan de OguerBarrena cura veneficiado de la anteyglesia de Amorevieta...” zala dino agiriak (sic, baina Ogenbarrena da Zornotzako baserri baten izena). 1732ko maiatzean, karmeldarren artean abitua jantzi eban Calahorrako komentuan, San Joseren Aita Antonio izenagaz, eta urte bat beranduago profesa egin eban Tuterako komentuan, nobizedua han egoalako. Urte batzuetan, teologia morala erakutsi eutsien ordenak Burgosen eukan ikastetxeko karmeldargaieri. Gero Balmaseda, Korella eta Burgosko komentuetako nagusi izendatu eben. Orduan, karmeldarren ordenak adar bi eukazan, bat Espainiakoa eta bestea Italiakoa, eta Espainiakoak ordezkari bat eukan Erroman, Vatikanoagaz eukiezan hartuemonetarako. Kargu horretarako izendatu eben gure A. Antonio, eta Erromara joan zan zeregin hori betetzera. Gero, Burgosen artzapezpikuak aztertzaile sinodalaren kargua emon eutsan. Artzapezpiku hau José Javier Rodríquez de Arellano entzutetsua izan zan, A. Antonioren lagun haundia. Berari eskeini eutsan argitaratu eban eta harrera oso ona euki eban teologia moraleko liburua: Compendium Theologiae Moralis Salmanticensium. Balmes-ek El protestantismo comparado con el catolicismo liburuan, 49. kapituloan, goraitatzen dau liburu hau: “Sabido es que el Compendio Salmanticense corría con mucha aceptación en nuestro país en dicho tiempo y que servía de texto en las cátedras de Moral y en las universidades y colegios”. Avilako Santa Teresaren eskutitzak argitaratu ebazan, geroago be onartuak izan ziran oharrak erantsiz. Burgosen hil zan, 1794ko apirilean.

atzera

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A