Ondarea Hasierara

Pertsonaiak

Pertsonaien zerrenda

Jon IDIGORAS (1936-2005)

(Zornotza, 1936ko maiatzaren 3a - Deustua, 2005eko ekainaren 3a).

Euskal politikaria izan zan, ezker abertzalearen militante historikoa eta Herri Batasuna alderdiaren sortzaileetariko bat. Etxanoko eskolan, Kaitanan, egin ebazan lehenengo ikasketak, eta ikasketa ertainak Berriotxoa izeneko Zornotzako ikastetxe pribatuan burutu ebazan. Gero, Bilbaoko peritoen eskolara hasi zan, baina hor amaitu ziran bere ikasketak. Aitaren bitartez, Izar fabrikan sartu zan.

Zezenak be gustoko ebazan, eta gaztetan nobilleroa izan zan herriko jaietan. Txikito de Amorebieta eta Morenito del Alto izenez agertu zan herriko zezen plaza txikian.

Idigoras langile giroan jaio zan, eta langile mugimenduan ibili. 1974 eta 1975an, LAB sindikatuaren sortze prozesuan parte hartu eban eta, 1978an, Herri Batasuna alderdi politikoarenean. 1978etik 1995era, HBko Mahai Nazionaleko mahaikide izan zan. 1980, 1984 eta 1986 urteetan, biltzarkide izan zan Eusko Legebiltzarran; 1986, 1989 eta 1993 urteetan, barriz, diputatu Espainiako Kongresuan. Madrilen, bizirik eta zauri barik urten eban HBko diputatuen kontrako atentatuan. Geroago, ostera, torturak jasan ebazan. HBko beste mahaikide guztiekaz batera, Espainiako Auzitegi Gorenak zazpi urteko zigorra ezarri eutsan, ETAgaz kolaboratzeagatik; Basauriko espetxera eroan eben, 1997ko abenduaren 5an. 1998ko maiatzean, Barakaldoko Gurutzeta ospitalean ingresatu eben, eta aste bete geroago urten eban, espetxeko 3. gradua jaso ondoren. 2002ko azaroan, Baltasar Garzón epaileak Batasunako beste 21 lagunegaz batera Batasunaren parte izana edo izatea leporatu eutsien, alderdi politiko hori ETAren sare terroristaren zatia zalakoan. 2005ko ekainaren 3an hil zan, Bilbaoko ospitale baten, eta hileta Larreako eleizan ospatu zan.

atzera

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A