Ondarea Hasierara

Pertsonaiak

Pertsonaien zerrenda

Juan ABASOLO LEKUE (1904-1982)

Juan izan zan bere bateoko izena. Karmeldarren artera joan zanean, Ambrosio de la Virgen del Carmen izena hartu eban. Lehenengo ikasketak herriko eskoletan egin ebazan. Gero, Larreako karmeldarren seminarioan eta Nafarroako Villafranca edo Alesbes herrian jarraitu eban. Nobizedua Larreako komentuan bete ondoren, profesa egin eban, 1920an. Haren ondotik, beste urte batean giza zientziak osotu ebazan Markinan. Gero, filosofia hiru urtez Gasteizen, eta teologia Begoñako komentuan. Teologiako hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, egun batzuk igaro ebazan Larreako seminarioan, eta gero bialdu eben Gasteizera filosofia eskolak emotera. 1930ra arte, zeregin horretan ibili zan. Gero, nagusiek teologia irakasle izendatu eben, eta Begoñara bialdu.

1931an errepublika gobernu sistema ezarri zan Espainian, eta giroa nahastuta egoala eta, nagusiek erabaki eben ikasle batzuk atzerrira bialtzea. Hamar filosofia ikaslek Indiarantza urten eben, A. Anbrosio, A. Kristobal lesakarra eta A. Angel burgostarra arduradun zirala. 1931ko agorrilean iritxi ziran Ernakulam hurira. Han be irakasle izan zan, eta gero Alwayeko seminario haundira eroan eben, teologia irakasle. Hortxe hartu eban Erromako deia gotzain izateko. Eta Bilbaon gotzain sagaratu eban C. Cicognani Espainiako nuntzioak, 1950an. Diru laguntzak atzerrian lortu, eta eleizak eta bestelako hainbat parroki eraikuntza jaso ebazan. 1950etik 1971ra arte gotzain izan zan, eta azkeneko urte horretan itzuli zan Euskalerrira. Vatikanoko Kontzilioan be txosten batzuk aurkeztu ebazan.

Markinan emon ebazan urte batzuk, eta gero Hoz de Aneroko komentuan, eta baita be Maliañoko mojen kapeilau lez. Osasun arazoak izan ebazan, eta Calahorrara bialdu eben. Minbiziak jota hantxe hil zan, 1982an. Bere gazte garaian, Euskalerrian egoala, euskerazko lantxoak idatzi ebazan.

atzera

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A