Ondarea Hasierara

Pertsonaiak

Pertsonaien zerrenda

Juan GALLANO BENGOECHEA

Ez zan Zornotzan jaio, Beran baino. Baina Bizkaian bizi izan zan, eta Zornotzan baeukan etxea. Bizkaiko Diputazinoan diputatu zala, mozino bat aurkeztu eban, 1919ko azaroaren 26an, auzoetako eskolak sortzeko. Onartua izan zan, eta holan eraiki ziran herritik urrin egozan hainbat auzotan eskolak umeentzat. Neu be ibilita nago holako eskolan urte bete edo. II. Errepublika garaian, Bizkaiko Diputazinoaren Batzorde Kudeatzailearen buru izan zan. Bere joera politikoa erradikal-liberala izan zan eta, 1932an, Estatutoaren alde azaldu zan. 1933an egin behar zan erreferenduna, baina azpijokoa ebilen horren kontra, hauteskundeak atzeratzeko, eta Martínez Barrios errepublikako gobernuaren buruari azaldu eutsan azpijoko hori. 1934an dimisinoa aurkeztu eban, herriaren borondatearen kontra sortutako egoeragatik eta Velarde, Bizkaiko gobernadore zibila, oker jokatzen ebilelako. Berak dimititzen baeban Batzorde Kudeatzaileak be dimititu beharko ebala erantzun eutsien, eta gobernuak berak be bardin. Orduan, pentsatu eban hain garrantzizkoa be ez zala berak karguan jarraitzea, eta bere herrira itzuli zan, Diputazinoko Batzorde Kudeatzailea utziz. Aurretik, ostera, Eusko Ikaskuntzako 6. Kongresuaren Ohorezko batzordearen kide izatea onartu eban.

atzera

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A