Ondarea Hasierara

Pertsonaiak

Pertsonaien zerrenda

Juan José JAUREGUI GIL-DELGADO (1898-?)

Amorebietan jaio zan, 1898an. Itsasoko Eskola Militarrean sartu zan, eta hortik Gerrako Marineltzara pasatu zan. Gero, abioi lemazaintza be ikasi eban nonon, eta 1927tik 1930era Abioitza Zibilaren zuzendari izan zan. Bere jakinmina zabala zan; arkeologian be aditua zan, eta indusketa arkeologikoen zuzendari be izan zan Unión Porman erakundean. Baliteke politikan monarkikoa izatea, baina 1936ko gerran Francoren alderdian ibili zan. Domina asko jaso ebazan: Encomienda de Isabel la Católica; Encomienda de la Medahuia; Comendador de la Corona de Italia; Comendador de la orden portuguesa de Aviz y de la del Águila alemana; Cruces del Mérito Militar, rojas y blancas; Medallas de la Campaña de Africa, de la Guerra de Liberación y de Sufrimientos por la Patria; tres Cruces de Guerra; Cruz y Placa de San Hermenegildo eta Placa del Mérito Aeronáutico.

atzera

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A