Juan José JAUREGUI IBACETA (1821-1891)
Amorebietan jaio zan, 1821an, eta Bilbaon hil zan, 1891ko urtarrilean, pulmoniagatik, baina bere herrian emon eutsien lurra. Matematika ikasi eban Real Seminario de Vergara erakundean. Bere kemen sortzaileak bultzatuta, familiak Astapen eukan olaren zati bat erosi eutsan Barroeta-Aldamar-i, eta ola zaharra burdin gozoa ekoizteko fabrika bihurtu eban. Ekoizpen metodo aurreratuak hartu ebazan eta, kalitate oneko ekoizpenak izanik, bezeroak erraz onartu ebazan. Hor ekoiztutako JJJ markako burdin gozoa kalitate bikainekoa zan, eta salmenta haundia eukan. Enpresa hori herriko hainbat familiantzat bizitza atarateko bidea izan zan.
Bilbaotik Durangorako trenbide enpresan zuzendaritzako kontseilari izan zan. Azpiegiturak hobetzeko ardura eukan, eta Bilbaotik Durangorako trenbidea eraikitzeko soziedadean parte hartu eban. Luisa Zabalburu eta Ibarragaz ezkondu zan. Bost semealaba izan ebazan. Bere seme bik, Juanek eta Ramonek, injenieritza ikasi eben. Bizkaiko Diputatu nagusi be izan zan bi bider, 1852-1854 eta 1862-1864 urteetan, oinaztarren alderditik. Baina danak onartu eben bere kudeaketa. 1876ko uztailaren 21ko legeak foruak ezabatu ebazanean, Fidel Sagarminaga diputatu nagusiaren alde egon zan, foruen defentsan. 1889an, bere emazteagaz batera, euren ondasunen hiru lauren bizi ziran hiru semealaben artean (Juan, Ramón eta Dolores) banatu ebazan. Juan ezkondu zan Rosa Gil-Delgado eta Pinedagaz, hau da, Berberanako konteen alabagaz. Gorago aitatu dodan J. J. Jauregi Gil-Delgado honen semea zan. Antza danez, hil zanean oinordekoei itxi eutsien agindua mahai eroso bat sortzeko herriko txiroei jaten emoteko.
© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta
Laguntzailea: EKIN S. KOOP.