Ondarea Hasierara

Pertsonaiak

Pertsonaien zerrenda

León URTIAGA ELEZBURU (1888-1937)

Aita Roman S. Joserena izan zan bere izena karmeldarren artean. Ez zan Amorebietan jaio, Zaldibarren baino. Baina bere bizitzarik gehiena Larreako karmeldarren seminarioan emon eban. Herrien bizitzan dana ez da izaten pozgarria, eta herri honek be jasan eban 1936ko anai arteko gudaren tragedia eta horrek ekarri ebazan biktimak. Alde guztietakoak egon ziran eta gero be egon dira eta, gomutapena kimatuta itxi ez daigun, biktima guztien izenean adibide gordin hau gogoratzen dot: “Kontaketa honen beste atal batean adierazo dot zelan Aramaio izeneko erreketeak esan euskun Larrean, A. Simon eta A. Roman Etxanora joan zirala maiatzaren 18an, eta zelan Altuna erreketeen kapitainari itandu geuntsan behin eta barriro, bigarrenaren barririk lortu barik. 19an, goizean, Etxanon ikusi eben. Gasteiztik igaro zan A. Eladiok nazionalek fusilatu ebelako barria ekarri eban”. Gero, kontatzaileak berak ikusitakoak eta batengandik eta bestearengandik jasotako barriak batzen dauz. 19a eguastena zan, eta nazionalek kanpai hotsean meza izan eben. Lastra teniente koronelak kalez jantzita egoan abadeari sotanaz janzteko agindu eutsan, eta A. Romani be abitua janzteko. Meza ondoren, aginte militarrak deitu eban A.Roman. Kalez janzteko agindu eutsien, eta Urizar baserriko Luzia Artaberi jaka bat eskatu eutsien. Ez eukala, baina etxeko jaunaren bruxa bai emongo eutsiela. Preso eroien soldaduek andra honi “Ama, hau, hau” esan eutsien, hilgo ebelako keinua eginez, ez ekielako euskerarik soldaduok. Baserri honetan A. Romanek abitua eta bere kartera itxi eban, han eukan diruagaz. Eguerdiko 12etan, zeharbidetik Ategorri eta Gorritxuren eta Santosen soroetatik zehar komentuko hormaren ondora ekarri eben. Villasanteren lurra zan, eta basotxo bat egoan. Han hamar-hamabost minutuko geldiunea egin ondoren, tiro bat entzun zan. Kontatzaileak piketea ikusi eban etorten eta tiroa be entzun eban, baina nor zan hildakoa jakin barik. Beste bost praile, Larrean eta inguruetan egozanak, atxilotuta eroan ebezan Etxanora. Praileak preso joiazala, Maria, A. Avelinoren arrebea, sorora joan zan ganadu-jateko bila, eta ondino bero egoan gorpua aurkitu eban. A. Jose Agustin zala pentsatu eban, baina bere ahizta Leona joan zan eta A. Romanen gorpua ezagutu eban. Piketekoek “Viva Cristo Rey” oihukatuz tiretu eutsien. Arratsalde horretan militar bat agertu zan Luzia Artaberen baserrian, esanez ea goizean atxilotuta eroan eben karmeldarrak ez ete eban itxi karterarik dokumentuekaz. Behar ebala kartera, karmeldar hori Gasteizera bialdu ebela-ta. Herrian heriotza hau gertatu aurretik, baten batek edo baten batzuk salatu eben: “abertzalea zala eta ikastetxeko gazteen artean kalte haundia egin ebala”. Zornotzan guztien ahotan ebilen salatarietako bat J. M., Tx. de E. izan zala. Eta pertsona sinesgarrien ahotik entzuna dot F. O. jaunak jende aurrean harro esaten ebala, Zornotzako taberna baten, berak be salatu ebala A. Roman. Garaiko nagusi probintziala, frankisten general baten koinatua, Durangoko agintaritza militarrera joan zane, gauzak argitzeko asmoagaz, eta zelatari zalako fusilatu ebela erantzun eutsien. El Pensamiento alavés egunkariak barri txiki bat emon eban, A. Roman gorriek hil ebela adierazoz.

Egun batzuk geroago, probintziala Burgosera joan zan, Yuste jeneralaren aurrean protesta egitera. Honek hasarre bizitan ihardetsi eutsan A. Roman Zornotzako “checako” buru izan zanaren testigantzak eta dokumentuak sinatuta ebazala. Probintzialak gogor erantzun eutsan, baina ez egoan zereginik. Aramaio erreketea hiltzearen aurka agertu zan Altuna kapitainaren aurrean; A. Romanen ikasle izan zala, ondo ezagutzen ebala eta bihotz oneko gizona zala. Kapitainaren erantzuna: “Zornotzatik igaro diran zelatari batzuek salatu dabe, eta atoan hiltzen ez badozue, geuk ordaindu beharko dogu”. Baina Aramaio honek beste testigantza bat be emon eban urte batzuk geroago. Berba honeekaz hasten da bere testigantza: “Yo era sargento del tercio de Oriamendi de requetés, 3ª compañía. Mi capitán: S. Altuna, de Tolosa.[...] Lo examiné bien y me di cuenta que no solamente le habían matado sino que también le habían robado, pues tenía los bolsillos del pantalón fuera y al lado de uno de ellos dos pesetas manchadas de sangre. Como un loco me encaré con mi capellán, le pregunté qué sabía de tan monstruoso crimen. No me dijo nada. Corrí a casa de Eustaquia y le conté todo lo que sabía. Esta me dijo que sabía que el padre Román tenía consigo bastante dinero, creo que me dijo 2.500 pesetas. Corrí a otros compañeros y conté el crimen que alguien había cometido, y que yo quería saber quién era, y porqué le habían matado. Uno de ellos tuvo la franqueza de contarme todo: Mi capitán S. A. entregó al padre Román al teniente coronel Lastra, jefe de nuestra media brigada, cuando éste llegó a nuestras filas. Sin pérdida de tiempo le dijo al capitán A. que lo fusilara, pues decía tener órdenes del alto mando de fusilar a ciertos padres carmelitas y que entre éstos estaba el padre Román. Formó A. un piquete y lo bajaron al convento. Al frente del mismo iba el capellán don Luis Inchaurrandieta, un sargento llamado L., otro sargento E., otro sargento Y., un cabo J. M. A. y otros que no recuerdo bien sus nombres. Una vez en la tapia del convento, le notificaron al reverendo padre Román que tenían órdenes de fusilarle, y que por tanto, debía prepararse para tal fin.[...] Fue asesinado por un grupo de requetés, y comandados por el aférez (sic) capellán don Luis Inchaurrandieta, de la tercera compañía del tercio de Oriamendi de San Sebastián”.

atzera

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A