Ondarea Hasierara

Pertsonaiak

Pertsonaien zerrenda

Luis URRENGOECHEA AGUIRRE (1879-?)

Bilbaon jaio zan, 1879an antza. Abokatua zan, eta Zornotzan lurren jabe zan. 1905 arte, orduko gidari politiko ezagunetarikoa izan zan. Gero, EAJtik aldendu eta Landetaren euskalerriakoengana hurreratu zan. 1907an Bilbaoko zinegotzi zan, baina kargua alderdiaren esku itxi eban, ezadostasunengatik. Zornotzako alkate izan zan 1914-1916 urteetan. Gero, diputatu aukeratu eben Diputazinorako. Kargu horregatik, Gasteizko Diputazinoen batzarrera joan zan 1917an, eta Foruen Batzordera Donostiara urte berean. Eta baita be Diputazinoen konferentziara Donostiara, 1918an. Ramón de la Sota Bizkaiko Diputazinoaren buru izan zanean, Urrengoetxea irakaskintza publikoaren diputatu izan zan. Beste alde batetik, Bizkaiaren ordezkari izan zan Madrilen, Romanonesen gobernuak sortutako batzorde baten euskal arazoari buruz. 1918-1919 urteetan, Madrilek autonomia egitasmoari buruz iritzia emon behar eban komisinoan be egon zan. 1930an, EAEren sorreran parte hartu eban. 1931an, hauteskundeetara aurkeztu eban bere burua, baina ez eban lortu kargua. Gerrostean hil zan, Bilbaon.

atzera

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A