Manuel BARANDICA ABARO-ECHEVARRIA (1793-1855)
Zornotzako merindadeko eskribau tituloa lortu eban, betirako, “por juro de heredad”, hau da, Errege izendapenaren bitartez, 1818an. 1822an, Amorebietako udaletxeak idazkari izendatu eban. 1830 inguruan Bilbaon agertu zan, eta 1835. urte ingurutik hil arte gobernuko idazkari izan zan Diputazinoan, eta baita be lur ondasunen idazkari. 1839an, Montijoko kontesa alargunak Bizkaian eukazan ogasunen administrari izendatu eben Etxanoko eleizatean. Teba etxearen administrari be izan zan. Eta izendapenik barik, baina bere laguna zan Joaquín de Barroeta Aldamar jaunaren Amorebietako ogasunen administrari be izan zan. Liberala zan, Barroeta Aldamar eta J. M. Izaguirre bere adiskide biak legez. Espainiako erregearen kontrakoa izateagatik Frantziara ihes egin beharren be aurkitu zan, Bilbaon bizi izan zan urteetan. Diputazinoan, Juntetako aktak euskerara itzultzen ebazan ahoz. Bere seme bat, Manuel Barandica Mendieta, Bilbaoko Bankuaren zuzendari izan zan.
© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta
Laguntzailea: EKIN S. KOOP.