Ondarea Hasierara

Pertsonaiak

Pertsonaien zerrenda

Martin León JAUREGUI ZUGAZAGA (1781-1845)

Amorebietan jaio eta bertan hil zan. 1799an, hamazortzi urtegaz, marinel armadara joan zan; 1802an, ostera, fragatako alferez maila lortu eban. Lehenengo hartu eban betebeharra izan zan El Ferrolen armategiko laguntzaile. Gero, 1804ko urrian, Amerikara joan zan Clara fragatan, baina ingeles barkuen arteko erasoan preso harrapatu eta Plymouth-era eroan eben. Azkar amaitu zan bere presondegia, eta 1805an Santoñara etorri zan. Osasun arazoak zirela eta, etxera itzuli zan. Ganera, bere anaia hil egin zan, eta etxeko ondasunen ardura hartu eta itxi egin eban armada. Frantsesa ekielako, Bizkaia Bonaparteren gudarien menpean egoala, Amorebietako biztanleek piel (juez mota bat) izendatu eben. Bere idea politiko erregearen aldekoengatik, leku ezkutu batera ihes egin eban, Bizkaiatik kanpo.

Frantziaren erasoaren ostean, 1823an Diputazinoa barriro ezarri zanean, bigarren diputatu izan zan ganboatarren aldetik. Erretiroan itsas armadako teniente maila eskuratzea eskatu eutsan Fernando VII.a erregeari, eta honek bete egin eban eskabidea, salbuespena jarrita itsas armadara itzuliko balitz. Karlisten lehenengo gerratean, liberalei bahitutako ondasunen administrari izan zan, horretarako Amorebietan sortu zan juntaren barruan. Garai gatxa tokatu jakon Diputazinoan, lehenengo frantziarrek eta gero Cadizko konstituzinoak Foru Diputazinoa ezabatu ebelako. 1814an lehengoratu zan Diputazinoa, Fernando VII.ak erregetza eskuratu ebanean. Baina geroago erregeak foru sistema aldatu gura izan eban, eta Jauregik aurre egin eutsan. Ganera, liberalak Frantziatik egin eben erasoari erantzuteko behar ziran armak zuzentzeko, batzarrera deitu ebazan Juntak. Foruen kontrako erasoak Frantziaren gerratik, Riegoren iraultzatik eta Cadizeko konstituzinotik etorri ziran garai honetan.

XIX. gizaldian, berak formulatu eban Diputazinoan Bizkaiko foruen defentsarako printzipio tinkoa izango zana. 1820an, Jauregi bera izan zan Diputazinoak osotu eban txostenaren egileetako bat. Printzipio hori holan formulatu eben: “Cadizko konstituzinoak Espainia osora zabaldu gura dauz euskaldunen ondasun izan diran eskubideak, baina horrek ez dau esan gura Bizkaiak daukan forua ezabatuta gelditzen danik”. Iraun behar dauala aitatzen dabe, eta horretarako behar diran negoziaketak burutuko direla.

Markinan ezkondu zan, Josefa de Ibaceta Mendizabal andreagaz. Bere semealabetarik zaharrena, J. José Jauregi, Bizkaiko Diputatu nagusi izan zan. Bere jokaera eta lanak garrantzi haundikoak izan ziran Diputazinoarentzat XIX. gizaldi osoan.

atzera

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A