Santiago ONAINDIA BASETA (1909-1996)
Amoroton jaio zan. 1936ko gerraurrean Larrean egon zan. Karmengo Argia eta Jangoiko-zale aldizkarietan esku hartu eban. Gero, gerran, gudarien kapeilau izan zan. Kartzelan be egon zan eta, gero, Euskalerritik erbesteratua egotea ezarri eutsoen gerraren irabazleak. 1951an Larreara bialdu eben nagusiek eta, hiru urte kenduta, hementxe bete ebazan bere bizitzako urterik oparoenak. Baten batek “gigante solitario de la resistencia cultural vasca” deitu eban. Hainbatek lagundu eutseen, baina berak be jakin eban laguntzak topetan, euskeraren literatura lanak argitaratu eta zabaltzeko. Mila euskal olerki eder, Olerti poesia aldizkaria eta Lauaxetaren poema guztien argitalpena, badira gogoratzeko lanak, beste askoren artean.
© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta
Laguntzailea: EKIN S. KOOP.