Vicente S. J. GARAMENDI (1887-1964)
Bilbaoko Santutxu auzoan badagoz etxe batzuk Garamendi Etxeak izenekoak; ia inork be ez dau gogoratuko jesuita honen abizenetik datorren izena danik. Larrinaga kartzelaren lur zatian eraikita dagoz, eta hori izan zan bere bizitzako azken ekintza. Arkotxa-Bediagan jaio zanetik, ibilaldi luzea bete eban jesuita honek. Beste batzuen artean, Urduñako ikastetxean be bere lorratza itxi eban. Baina, batez be, Bordelen sortu eban Solar Español erakundea izan zan bere lanik ezagunena. Espainiatik joiazan emigranteentzat eraiki eban, Alfonso XIII.aren laguntzaz. Berak laguntza danantzat emoten eban, baina errepublikako agintariek ez eben ondo ikusi, eta arazoak izan ebazan euren aldetik eta emigrante batzuen aldetik. Gero, naziek Frantzia harrapatu ebenean, oztopoak gehitu egin jakozan. Erakundeari eustea lortu eban egoera larri horretan, eta Frantziako gobernuak Chevalier de la Légión d’Honneur izendatu eban. Gero, Bilbaora etorri eta lehenago aitatutako etxe mordoaren eraikuntza bultzatu eban. Sari bat emoteko asmoz egozan garaiko agintariak, baina artean hil egin zan, Loiolan.
© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta
Laguntzailea: EKIN S. KOOP.