Ikazgina ta lapurra.
‘Da gero beste bat. An aistidxe ta aretxa san. Da an ibilli sien. Da lapurretan eitteko ostendute ei-dxegoan bat. Orduen demporan ba eskupetadunik b’es. Olantxe, kont’euen bat ixen esien. Gorosikekoa, Atxiertakoa-edo, esat’euren ba, eskupetadune ibilli sala ta areri abixeu eidxotzien. Da aretx ostien eidxegoan ostendute lapurre. Da orreri esa’otzien, da Atxiertakoak es’otzien se: - Ontxe noa. Da eskue euken, olan arbolien kontran, bisten. Da bestiak se eitzen, ba, eskupetias eskueri tiroa emon. Da eskap’otzien, eskue galdute. Da gero andik demporagarrenien, ba esku ori osatu dxakon ta esku faltan ibiltten san a. Da, ibiltten san ostabe lengo antzera. Ba lénau, ikesgiñek basoetan ibilltten sien, da ikesgiñetatik ikesgiñetara, olan ostuten. Da au Kakuitxa esaten dxakon, Biskergittik Gosikerantza, an atx aspidxen, selai une bat egoan, da aistidxe egoan an, da gastaiñek be bai, asko. Neu pe eseutu neittusen arek. Nik esetu orduko botaeikoak be eperdidxek begosan, da an, asko ongo sien aretxak. Da ikesgiñen ibilli eisen Atxiertako ori an. Txabolia soidxekas da abarrakas eindde. Da bakarrik on eisen.
Da bestia dxoan ei dxakon da esan eidxotzen se, olan eskue atarata: -I lagun, akordetaas urlidxe demporatan niri se istien? Da bestiak itxi bertan bera tretxuek, da iketz orreri, txabolara dxoan, d’asi dxakon asterkatuten, ba seuser dekolakoan, demostrasiñoa eitten. Bestiak emon ariñeri, d´eskapeu.
Baña eseuken eskupetarik, baya aixe eiñ’. (Jo. E., K. E.)
© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta
Laguntzailea: EKIN S. KOOP.