Ondarea Hasierara

Siniskerak eta ipuinak

Ipuinak

Patakon

‘Patakon, Larrabetzuko semia sala esat’euren, da dediketan san ba, lapurretan. Bai lapurretan, da eukenari kendu te estekonari emon eitt’otzela.

Da Olabenen, (Olabene esat’otzien, oiñ be an dau), da angoa gixona. Dana san a, aritxa ta gastañia, da an neguen ba orduen ganauentzako galtzu apur bet besterik esan oten. Da untzurridxe arboletan, da edurregas dxoan san ara Olabene untzurritten, da: -Nora oa, Olabe? –Patakonek esa’otzen. Da, -Ba, untzurri apur beten bille nadxoak ba. –Eutzo pesta biko bat, da erosi galtzue.

Da gero andik urtenda, ba an eurreko etxe sarrien, lusien, Perutxu ta bixi siela, famelidxe bakoak arek. Da geubien: “Dan, dan, dan”, atia jo ta esa’otzen: -‘Benga or dausenak danak’. Da emon ei’tziesala.

Da gero, urte eurela, da andriak andik gerotxoau esa’eutzela: -Perutxu, arrenekoa’pe eroan deres? Arrenekoa’pe? Ta: -Es.

Bestiak ostendute egon siela da, entzuten da, se esaten deren. Da atzera buelteute, etorri-tte, “dan, dan”, atia jo ta esa’otziela: -Benga arrenekoak be. Da danak sertu otziesala, ostu otziesala. Da ori Patakon gero, ba beste gaste bat artu gure ixen eidxeren, ba beste lagun betzuk, aixe bere ofesidxoa erakusten. Da esan eitzen se: -Errasarik badekosu? Te: -Errasarik es, estekot ba. Ta: -Gatxa ixengo da orduen ikestia, errasarik espadekosu.

Da dxoan sien. –Dxoan em-b-iu ba. Da dxoan sien etxe batera. Sartu sien, da bebixen arrapetan, da barrent’euriesan. Baya Patakon sur. Patakonek béstia bota’uen gora, da bera’ petik urten. Da etxia bueltan artu otzien bestiak, da asi dxakiesan: -Emen dau Patakon, da emen dau Patakon ori. “Da Patakon or es, emen Patakon”, bestiak kontesteu otzien. Da eskapeu eyotzien. Da a bestia arrapeu eren. Da ba, ori noskoa ixengo dan Jainkoak daki’. (Jo. E. K. E.)

atzera

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A