Begizkoa
‘Begisko kontue badakixu seoser?. Begisko kontue bai. Len sarrak eta gurasoak esate’ eben “ume orri ipiñi´ osu kutune, batan batek begiskoa emoten badotzo”. A baño orduko, emen erropatxue prest euren kajatxuen kutune eukitten seuen ama sanak, dana prest.
Beste erremedidxo bat esetuten dotena da titidxen miñe esin aguanteu sausenien, umiak esnia es teuelako artu gure. Ba daos kristel batzuk esnia kampora botateko be, miñe kentzeko. Da beste kontu bet da, gabonetan jesarritten garenien aittek egitten euen ogidxe ebai, ogi musturre gorde eitten san, da ori erabiltten san txakurren amorrue kentzeko. Ogi satidxori gorde ta ori emoten otzien txakurreri esnien bustitte... Eta estakigu fetxiagattik edo jangoikoaren millagrorik ixengo dan, txakurrek amorrurik geidxau es...’ (E. I.)
© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta
Laguntzailea: EKIN S. KOOP.