Ondarea Hasierara

Siniskerak eta ipuinak

Siniskerak

Lan ipuinak

‘Bixi sien andra bat eta gixon bat etxe baten, baserri baten. Da gixona ibilltten san bierrien soloan, da basoan da olan. Da andria be bai. Baya egurdidxen etxera etorten sanien, andriak beskaridxe ipintt’eutzen gixonari, da gixonak dxat’euen, da andriak dxateko ganarik es. Da beti andra ederra. Da bein baten akordeu dxakon gixonari: “Es ba, sainddu eiñ biot auxe. Eroa’euen basora, urrin, aspigarridxe ebaten, idia ta olan. Lenao serrias ebate’san idia-ta. Da or amaika t´erdidxek ingeruen andriak eiñ’euen otz bat: Eeeeee! –Julano, alboko julana dau deidxes.

-Ser bi-su ba?

-Ba etxera dxoateko diño, arin. Seoser biko deu bere seregiñen baterako-ta.

-Bueno, ba orduen, soas.

Da orduen gixonak ei-yeuen ba atzetik urten, da dxoan san andrien atzetik, baya diferentzitxuas. Andriari kankuleu ei-tzen berak bere demporien tamañue, da itxaun ei-tzen ostendute selan ebillen etxien saintzeko. D’andriak etxera allegeu, sue prepareu ta arrutze tortillia ei-yeuen, da dxaten asi sen. Da gero esa’uen se:

“Arrutze mordo biribil ederra
euspeko opiltxu maitia”

Da botilletik atara ta tragutxue be ey-uen. Da:

“Altza su brindotxu maitia
amar senar baño dok obia”.

Da orduen gixona etorri dxakon da esa’otzen: -Orduen amar senar baño obia brindotxu maitia. Ba neuk atarako’tzut oin palixiagas, astinddu-aldi politte’. (Jo. E., K. E.)

atzera

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A